Irekita dago jada kultura ikastaroetan matrikulatzeko epea, irailaren 15era arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 00:00

Gaur bertan ireki dute kultura ikastaroetan izena emateko epea. Etxeetan jaso du herritar bakoitzak eskaintzari buruzko informazioa, eta irailaren 15era arte izango da apuntatzeko tartea. Urtez urte eskainitako saioez gain, aurten zenbait berrikuntza gehitu dituzte: 'Sormenarekin jolasean' ikastaroa 3-5 urte bitarteko haurrentzat; 13-17 urte bitarteko gazteei eskainitako marrazketa ikastaroa; mindfulness ikastaroa; kosmetika naturala egiten ikasteko saioak; eta idazketa tailerra. Izena eman nahi dutenek Biteri Kultur Etxean egin dezakete inskripzioa presentzialki, goizeko 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, edota online kultura.hernani.eus helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!