Ostegunean hasiko dira berriro STOP Kaleratzeaken batzar irekiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 00:00

Udako parentesiaren ondoren, ostegun honetan itzuliko dira Hernaniko STOP Kaleratzeak plataformako kideak batzar irekietara. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Antziola auzoko bere lokalean: «Beti bezala, etxebizitzarekin arazoak dituzten edo gure herriaren bizitoki egoeran interesa duten Hernaniko pertsonak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!