Portugaletera irteera antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 3a, 00:00

Ohi bezala, udara amaitzeko irteera antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak. Aurtengoa irailaren 17an izango da, eta Portugalete bisitatuko dute. Goizeko 09:00etan aterako dira Loiditik edo Bordaberritik, eta, besteak beste, ibai ertzean dagoen zubi famatua ezagutzeko aukera izango dute. Bidaiara joateko asmoa dutenek irailaren 13a baino lehenago eman behar dute izena 649 49 39 20 telefono zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!