Plaza bete jende, arratsalde euritsuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 00:00

Giro ederra sortu zuen Errokak Atsegindegin.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende ugari bildu zen Erroka taldearen azken kontzertuaz gozatzeko. 

Arrakastatsua izan zen Burrunba Hernaniko gazte euskaltzale taldeak antolatutako azken udako kontzertua. Eguraldi txarrari aurre eginez, giro ederra sortu zuten Erroka taldeko kideek, eta jende ugari bildu zen Atsegindegin. 

Erroka elektrofolk taldearen azken kontzertua izan zen ostiralekoa, eta saio berezia prestatuta oholtzaratu ziren; jada ohikoak dituzten fruta eta guzti. 

Kontzertuaz gain, zozketa ere egin zuten Burrunbako kideek, eta Jaione Aranburuk irabazi zuen Kuian gosaltzeko txartela eta Errokaren diska. 

Ekintza gehiago antolatzea da Burrunbaren asmoa

Udako Kontzertuen arrakasta ikusita, jarduerak eta ekintzak antolatzen jarraituko dute Burrunbako kideek. Guzti horien berri taldearen sare sozialen bidez emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!