Bihar jarriko dituzte salgai Nagusien Eguneko bazkarirako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 3a, 00:00

Urriaren 1ean ospatuko dute aurten Nagusien Eguna. Ohi bezala, mahai baten inguruan bilduko dira Goiz Eguzkiko kideak, bazkari herrikoi batekin. Bazkarira joateko txartelak bihartik irailaren 18ra eskuratu ahal izango dira. Parte hartzeko, Goiz Eguzkiko txartela aurkeztu beharko dute eta urteko kuota ordainduta eduki beharko du izena ematen duen orok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!