Albiztur ingurura joango dira JOCC Zikuñako kideak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 3a, 00:00

Urteko 23. irteera egingo dute gaur JOCC Zikuña taldeko kideek. Albiztur izango da helmuga, eta Tolosaldean barrena ibiliko dira 54 kilometroko ibilbidea osatzeko. Ohi bezala, goizeko 08:30etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta irteeran parte hartzeko beharrezkoa izango da taldeko ekipazioa janztea. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!