Etzi hasiko dituzte klaseak Doinu Zale Musika Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 2a, 00:00

Matrikula epea zabalik dago, Doinu Zale musika eskolan, irailaren 22ra arte. Eta urtero bezala, atal eta instrumentu askotako ikasketak izango dira aukeran, aurten ere: musikaren lengoaia, armonia tradizionala eta armonia modernoa, piano tradizionala, piano modernoa, inprobisazioa, akordeoia, akordeoi orkestra, trikitixa, panderoa, gitarra espainiarra, gitarra elektrikoa, bajua, txeloa, saxofoia, bateria, kajoi flamenkoa, eta bongoak. «Haur zein helduentzat ikasketa bereziak eta atseginak eskainiko ditugu; eta beti bezala, banaka landuko ditugu instrumentuak, eta talde txikietan musikaren lengoaia», azaldu dute. Klaseak etzi, astelehenean, hasiko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!