Kurtso berria gogotsu hasteko ikastaroak, nerabe eta gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 2a, 00:00

Piragua ikastaroak eskainiko dira.

Ikastaroek plaza mugatuak dituzte, eta dagoeneko zabalik dago izenematea linktr.ee/gaztetu webgunean edota 943 33 70 41 telefonora deituta.

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak zenbait ikastaro eskainiko ditu, udara gorputza mugituz amaitzeko. Ikastaroak nerabe eta gazteei zuzendutakoak izango dira, eta eskaintza hauek, Kaxkarki Elkarteak bideratuko ditu. Doakoak dira eta plaza mutuak dituzte. Izena emateko aukera dagoeneko irekita dago, eta bi modutara egin daiteke: linktr.ee/gaztetu estekan sartuta, edota telefonoz deituta (943 33 70 41).

Ikastaroak bi taldetan sailkatu dituzte; alde batetik nerabeentzat (12-17 urte); eta bestetik gazteentzat (18-30). Nerabeentzat bi ikastaro prestatu dituzte: 2 piragua saio eta bi eskalada saio, datorren astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 17:30etara; eta bizikleta ikastaroa, irailaren 11tik 14ra, 17:30etatik 19:00etara. Gazteentzat, berriz, 2 piragua saio eta bi eskalada saio antolatu dituzte datorren asterako, irailaren 4tik 8ra bitartean, hain zuzen. 

 

Plaza mugatuak 

Ikastaroek plaza mugatuak dituztela ziurtatu dute antolatzaileek, eta izenemate kopurua plazak baino altuagoa bada, zozketa bat egingo dute, eta helbide elektronikoz adieraziko dute emaitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!