Uda amaitzean, askotan denbora gutxiago izan ohi dugu egunero mendira joateko, edota gure txakurrekin ibilaldi luzeak egiteko. Ariketa falta horrek, gure maskotak pisua hartzea eragin dezake.
Askotan, ez dugu pisua hartu dutela nabaritzen pixkanaka izaten delako prozesua.
Hori saihesteko, Canexionetik pasa eta txakurra pisatzea gomendatzen dizuegu. Fitxan idatziko dugu, eta, modu honetara, datu objektibo bat izango dugu, hura kontrolatzen laguntzeko.
Gogoan izan, halaber, elikaduran ditugun aukera ugarien baitan, koipe gutxiko produktu asko ditugula, gure txakurrak pisua ez hartzeko eta asetzeko. Baita kapritxo bat ematerako orduan ere, linea honetan 'snack'ak eta latatxoak ere badauzkagu.
Zuen kasua edozein dela ere, etor zaitezte Canexionera eta zuentzat aukerarik onena aukeratzen lagunduko dizuegu.
Canexion - Maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza
Akarregi poligonoa, 10. Hernani
943 04 87 83
www.canexion.es
