Eskolarako kalitatezko material ugari, herrian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 2a, 00:00

Urbieta Kopiak, Oria Informatika eta Hiru arropa dendetan, eskaintza oparoa dute eskolara itzultzeko.

Badator ikasturte berria eta horrekin batera eskolarako materiala prestatzeko garaia. Horregatik, herriko zenbait dendak eskolara prest joateko materiala eta arropa eskaintzen dute, hala nola, Urbieta Kopia dendak, Oria informatika dendak eta Hiru haur arropa dendak. 

Herriko komertzio hauetan, eskolara itzultzeko material ugari aurkitu dezakete herritarrek, hala nola, boligrafoak, koadernoak, informatikako materiala, udazkenerako arropa...

Datorren astean, kurtso hasiera 

Zer moduzka hasiko dute ikasturtea bailarako haurrek, izan ere, Urumea bailarako ikasle gehienek hasiko dute ikasturte berria, datorren astean. Urduritasuna nagusi izango da etxeko txikietan, oporretako kontakizun eta pasadizoak elkarbanatu eta apurka-apurka hasiera emango baitiote 2023-2024 ikasturte berriari.

Beraz, ziklo berria behar bezala eta tentuz hasteko, Hernaniko Urbieta Kopiak, Oriak eta Hiruk eskaintzen duten materialari buruzko informazioa duzue eskuragai ondorengo hiru laukitxoetan.

 

Eskolarako arropa aproposa eta kalitatezkoa, Hiru arropa dendan

Uda amaituta, udazkena ate joka dugun honetan, udazken eta negu denboraldirako arropa erosoa, haur eta gazteen gustukoa, kalitatezkoa eta prezio onean eskaintzen ditu Hiru arropa dendak.

0tik 18 urtetara edota gehiagora arteko moda aukera zabala dute Hiru arropa dendan, eskolarako edo beste edozein egunetarako aproposak direnak.

Betiko kalitatezko markak erosgai daude Hiru dendan, eta berrikuntza gisa, 'Hïka' marka ere eskuragai egongo dela jakinarazi du Maiderrek.

 

 

 

Informatikako punta-puntako materiala aurkitu daiteke, Oria informatika dendan

 

Gaur egun beharrezkoa da ordenagailuen erabilpena, eta hezkuntzan ere, gero eta garrantzi haundiagoa hartu du informatika munduak. Horregatik, Oria informatika dendak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, tartean, etxeko ordenagailuak garbitu eta formateatzeko zerbitzua eskainiz, ikasturte berrian ordenagailuek arazorik gabe funtzionatzeko. Eta horrez gain, zenbait material eta produktu dituzte saltzeko, hala nola, webcam-ak, portatilak...

Alokatzeko, ordenagailuak

Oria informatika dendan, salmentez gain, ordenagailuak alokatzeko aukera ere eskaintzen dute. Eta nabarmendu dute «sinpleak zein konplexuak» diren programak eta beharrezko edozein euskarri  informatiko ere instalatzen dituztela. 

 

 

Urbieta Kopiaken eskolarako materiala aurkitu daiteke.
 

Eskolarako materiala, fotokopiak eta gehiago, Urbieta Kopiaken

Ikasturte berriarekin batera, material berria behar izaten dute askotan gaztetxoek, hala nola, agendak, koadernoak.... Eta hau guztia erosteko, non hobeto Urbieta Kopiak dendan baino. Klasera itzultzeko beharrezko materiala eskaIntzen dute, prezio oneko materialak eskainiz eta kalitatezkoak.  

Horrez gain, fotokopiak eta dokumentuak eskaintzeko zerbitzua ere badute, eta tamaina askotan inprimatu ditzakete eskolatik bidalitako txostenak. Enkoadernazio lanak ere egiten diutzte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!