Bi aste geratzen dira Errebeldeak Fest-erako

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 2a, 00:00

Irailaren 23an izango da eta saskibaloia, pelota, futbola eta rock kontzertuak izango dira egunean zehar.

Irailaren 23rako, Hernanin, Errebeldeak Fest Kirol Rock jaialdi inklusiboaren bigarren edizioa antolatu dute. Ekitaldi honekin, Hernanik irisgarritasunarekin eta inklusioarekin duen konpromezua erakusten du. 

Jaialdian kirol-jarduera egokitu eta integratzaileak izango dira protagonista. Batez ere, familiei daude bideratuta eta umeen sentsibilizazioa nahi da lortu, irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan bideratutako jarduerak eta jolasak antolatuz kiroldegian eta Tilosetan. 

 

Kiroldegian eta Tilosetan, kirol jarduerak; eta rock jaialdia, Atsegindegin

Hernaniko kiroldegian 3x3 egokitutako saskibaloi txapelketa iragarri da. 3x3 egokitutako saskibaloi txapelketan desgaitasun intelektuala duten pertsonek parte hartuko dute 09:30etatik 12:00etara. 

Tilosetan Errebeldeak Pala sari egokitua jokatuko da 12:00etatik 14:30etara.

Kiroldegian ere, futbol egokituaren Errebeldeak txapelketa jokatuko da. Real Sociedadeko eta Athletic Clubeko Fundazioen arteko lehia izango da. Bi taldeek estatu mailako Genuine Ligan jokatzen dute. Futbol erakustaldia gurpil-aulkian ere izango da 16:00etatik 19:00etara. 

Eguneko programaren ostean, gaua rock and rollez jantziko da Errebeldeak Blind Rock Festival 2023rekin, Atsegindegin, 20:30etan hasita. Mochila 21, El Quinto Contenedor eta zehazteke dagoen hirugarren talde baten kontzertua entzungo da. Mochila 21 Nafarroako taldea da eta down sindromea duten pertsonez osatua dago. Azken urteetan erreferente bilakatu dira. El Quinto Contenedor heavy metaleko Hernaniko taldea da eta euskeraz abesten dute. Kontzertuak 20:30etan hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!