Portugaletera irteera, Osiñaga auzokoek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 2a, 00:00

Portugaleteko zubia bisitatuko dute.

Irteera irailaren 17an antolatu du Auzo Elkarteak eta izena eman daiteke irailaren 13ra arte.

Urtero bezala aurten ere, udarari amaiera emateko egun pasa antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak. Bidaia irailaren 17an, igandean, izango da. Portugaletera. 

Goizeko 09:00etan Loiditik edo Bordaberritik irtengo dira. Hamaiketakoa, bidean egingo dute. Ondoren, Bizkaiko ezker aldeko Portugalete hirira joango dira. Ezker aldean dagoen hiri honetan ibai ertzean dagoen Alameda, nahiz zubi famatua dira ezagunak. Ezagutzeko eta disfrutatzeko aukera izango dute.
Bizkaiko meategi historikoen gunean, Zugaztietan (La Arboledan) bazkalduko dute. Autobusa Auzo Elkartearen kontura da. Bazkaria norberak ordaintzen du.
Bidaira joateko asmoa duzutenok lehen bait lehen Auzo elkarteko komisioko edozeinekin kontaktuan jarri behar du. Izena emateko azken eguna irailaren 13an izango da eta Amaiari deitu behar zaio 649 49 39 20 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!