Kontzentrazioa egingo dute gaur arratsaldean, 20:00etan Zinkoenean, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek deituta. Deialdia egitearekin batera, herritar guztiei luzatu diete bat egiteko deia: «Gure senide presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatu nahi dugu».