Erroka taldearen kontzertua gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 1a, 00:00

Erroka elektrofolk taldeak itxiko du gaur Burrunbak antolatutako udako kontzertu zikloa. Eguraldiaren arabera, Goiz Eguzkin edo Atsegindegin eskainiko dute zikloa itxiko duen kontzertua. Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira musikari hernaniarrak kontzertuarekin. Eguraldiak laguntzen badu, Goiz Eguzkin eskainiko dute azken saioa; eguraldi txarra egiten badu, aldiz, Atsegindegin izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!