Latsunbeberri-Marielutseko jaiak gaur hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 1a, 00:00

18:30etan botako da suziria eta gaur ipuin kontaketa, aerorumba, sardin-jate herrikoia eta musika Mikeltxirekin izango dira.

Latsunbeberri-Mariletsueko jaiak gaur hasi eta igandera arte iraungo dute. Suziri jaurtiketarekin hasiko dira arratsaldeko 18:30etan eta segidan ipuin kontaketa izango da. 19:30etan Jenny Perlazak auzoa dantzan jarriko du, balio anitzeko pistan, aerorumba saioarekin eta segidan sardin-jate herrikoia izango da, dantzan utzi diren indarrak berreskuratzeko.

Eguna ordu txikiak arte luzatuko da Mikeltxiren musikarekin, 21:30etatik 02:00etara.

 

Latsunbeko 9garren pelota txapelketa

Festetan indarra hartu duen ekitaldia da Latsunbeko Pelota Txapelketa. Aurten bederatzigarren edizioa beteko du programazioaren barruan kokatzen den txapelketak. CD Hernanik antolatzen du eta bihar klubeko 16 pelotarik hartuko dute parte.

Partiduak bihar, 11:00etatik aurrera hasiko dira. Latsunbeko pelotalekuan jokatuko dira eta euria eginez gero, kiroldegiko frontoian. 

Eskuz binaka alebinetan: Haitz Labaka eta Adei Esteban, Ekhi Lopez eta Aimar Nietoren aurka arituko dira lehenengo finalerdian eta Inhar Arregi eta Ekai Bergara, Xuban Miranda eta Ohian Makatzagaren aurka bigarren finalerdian. 

Eskuz binaka infantiletan honakoak dira finalerdiak: Asier Iglesias-Aratz Labaka, Ekhi Galdos-Eneko Oiagaren aurka eta Maialen Esnal-Araitz Legarreta, Xuhar Hernandez-Hegoi Zabalaren aurka. 

 

LATSUNBEBERRI-
MARIELUTSEKO JAIAK

IRAILAK 1, ostirala

18:30, Suziriaren jaurtiketa, jaiei hasiera emateko

18:30-19:30, Ipuin kontaketa

19:30-20:30, Aerorumba saioa, Jenny Perlazaren eskutik.

20:30, Sardin-jate herrikoia, balio anitzeko pistan

21:30-02:00, Musika Mikeltxiren eskutik, balio anitzeko pistako oholtzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!