Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 1a, 00:00

Atsegindegin eskainiko dute bihar emanaldia eta oraindik sarrerak daude eskuragarri.

Bigarren urtez Hernani Errugbi Elkarteak antolatuta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldia eskainiko dute bihar Atsegindegin 18:00etatik aurrera. Aurten Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna eskainiko dute. 

Hernani Errugbi Elkarteak Musika Eskolari hartu zion antolakuntzaren lekukoa pasa den urtean eta diru sarreraz gain bat egiten dute transmititzen dituzten balioekin.

Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna ibilbide baten ospakizuna da. «35 urte beteko ditu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa. Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarta erraldoia ere… Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!... Eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!». Sarrerak oraindik ere eskuragarri daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!