Larunbatean jokatuko da Joxan Arabiotorre txapelketa, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 31a, 00:00

09:00etan hasiko da txapelketa.

Infantilek eta Euskal Ligako neskek jokatuko dute txapelketa.

Larunbat honetan jokatuko da Zubipen VIII. Joxan Arabiotorre emakumezkoen futbol txapelketa. Euskal Ligako eta Infantil mailako neskek jokatuko dituzte partiduak, 09:00etatik 13:30etara.

Euskal Ligako neskek Realaren, Gipuzkoako Selekzioaren eta San Ignacioren aurka jokatuko dute; Infantilek, aldiz, Urnietaren, Intxaurdiren eta Mariñoren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!