Eguraldi txarra dela eta, bertan behera geratu dira Kaxkardik gaurko antolatatutako ekintzak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 30a, 08:31

Gaurko egitaraua bertan behera geratu da, baina, eguraldiak laguntzen badu, bihar eta etzi gauzatuko dute. 

Udako azken asteak aprobetxatzeko helburuarekin, jolasak antolatu zituen Kaxkardi Elkarteak Hernaniko Igerileku Irekietan. Gaur egin behar zuten lehenengo jolas saioa, baina, eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera utzi dute antolatutakoa. 

Eguraldiak laguntzen badu, bihar eta etzi egingo dituzte jolasak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!