Bigarren postua lortu du Salillasek Frantzian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 30a, 00:00

Villenave d'Ornonetik Bordelerako martxan lortu du bigarren postua, 3 ordutan 24,711 kilometro osatuta.

Sasoi betean jarraitzen du Xabier Salillas martxalari hernaniarrak. Pasa den asteburuan Villenave d'Ornon eta Bordele herriak batzen dituen martxan hartu zuen parte, eta bigarren postua eskuratuta itzuli zen etxera. 3 ordutan kilometro gehien egiten zituenak irabazten zuen proba; kasu honetan, Herbehereetako martxalari batek lortu zuen lehenengo postua, 24 kilometro eta 895 metro osatuta. Salillas ehun metro exkaxera geratu zen, 24 kilometro eta 711 metro eginda, eta hirugarren sailkatuak 24 kilometro eta 511 metro egin zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!