Bihar itxiko da Bakailo Astean izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 30a, 00:00

Urriaren 9tik 20ra ospatuko da aurtengo Bakailo Astea Hernanin. Iazko moldeari jarraiki, pintxo txapelketa herrikoia eta pintxo txapelketa profesionala izango dira. Parte hartu nahi duten tabernek izena emateko azken eguna izango dute gaurkoa, abuztuaren 31a baino lehenago apuntatu behar baita. Bakailo Astean parte hartzeko merkataritza@hernani.eus helbidera idatzi edo 943 33 70 35 telefono zenbakira deitu behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!