Sagardotegi bat bisitatuko dute adinekoek udako azken ekintzan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 30a, 00:00

Gaur bertan amaituko dute 65 urtetik gorako hernaniarrek udako ekintzetako zikloa. Uztailean hasi zituzten ekintzak, eta abuztuan jarraipena eman diote dinamikari hiru jarduerarekin. Oraingoan Hernaniko sagardotegi bat bisitatuko dute, sagardoa nola egiten den gertutik ezagutzeko. 30 pertsona inguruk hartuko dute parte azken ekintzan. Ohi bezala, goizeko 10:00etarako jarri dute hitzordua, Atsegindegin.

Hernaniko Udalak antolatutako dinamika izan da udako ekintzena, adinekoen aisialdi gune berriak sortzeko pentsatutakoa: «Helburua izan da, gazteek eta haurrek bezala, adinekoek ere sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gune bat izatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!