Datorren astean irekiko da Nagusien Egunean parte hartzeko izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 29a, 00:00

Oraindik udan sartuta bagaude ere, Goiz Eguzki datorren urteko ikastaroak eta ekitaldiak prestatzen ari da, eta urriaren 1ean Nagusien Eguna ospatuko duela iragarri berri du. Atsegindegin ospatuko dute Nagusien Eguna, bazkari baten bueltan. Goiz Eguzkiko bazkideei, beraz, parte hartzeko deia egin diete. Izenemateari dagokionez, irailaren 4tik 18ra bitartean izango dute aukera: «Bakoitzari bankuko kontutik 20 euro baino ez zaizkio kobratuko, gainerako gastua Goiz Eguzkik ordainduko baitu», azaldu dute. Parte hartzeko, Goiz Eguzkiko txartela aurkeztu eta urteko kuota ordainduta eduki beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!