Erakusketa eta bisita, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 28a, 00:00

Hernani Errotzenek erakusketa, bisita gidatuak eta historia ikastaroa antolatu ditu abuztu amaierarako eta irailerako. Erakusketa Hernaniko Biteri kultur etxean izango da ikusgai: gaurtik irailaren 15era, goizez (09:00-14:00) eta arratsaldez (16:30-20:00). Internet bidez ere ikus daiteke https://nabarralde.eus/habitaterakusketa/ web orrialdean. Bisita gidatua egiteko aukera ere eskaintzen du programa honek modu presentzialean edota internetez, QR sistemaren bidez. Bisita gidatuak denak euskeraz eta presentzialak dira. Aurreikusitako egun eta orduak: irailaren 5ean, asteartea, goizeko 10:00etatik 11:30etara; irailaren 7an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara; irailaren 13an, asteazkena, goizeko 10:00etatik 11:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!