'Oihartzunak eta intersekzioak' ikastaroa, Eduardo Chillida Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 27a, 00:00

Eduardo Chillidar jarraitzaileekin.

Hirugarren edizioa beteko du eskolak Miramar Jauregian, irailaren 6an eta 7an.

Eduardo Chillida Eskolaren hirugarren edizioa antolatu da Miramar Jauregian, irailaren 6an eta irailaren 7an. Udako Ikastaroak Chillidaren lanean jartzen du arreta Ohiartzunak eta intersekzioak izenburupean.

Ikastaroaren helburuak dira: Eduardo Chillidaren obraren eta pentsamenduaren ikerketan sakontzea; euskal eskultore unibertsal horren ondarearen indarraz gogoeta egitea; Chillidaren lanak artista eta arkitekto garaikideetan dituen oihartzunak ezagutzea; bere lanaren eta pentsamenduaren eduki filosofikoa ezagutzea; eta Chillidaren irudia ikuspuntu desberdinetatik berraurkitzea ahalbidetuko duten narrazio berriak eraikitzera gonbidatzea.

Ikastaroa irailaren 6an hasiko da goizeko 09:00etan eta arratsaldean 19:30etan amaituko da. Irailaren 7an 09:20etan hasiko da eta eguerdian, 13:30etan amaituko da.

Edizio berri honek artista bere testuinguru historiko eta artistikoan aurkezten du, baina baita bere lanak artean ez ezik arkitekturan edo musikan izan duen eragina erakusten du ere.

 

'Oihartzunak' Hernaniko sutegian egin zuen 'Oyarak' artelanera eramaten gaitu

Oihartzunak zuzenean eramaten gaitu Oyarak artelanera, 1954an Hernaniko Manuel Illarramendiren sutegian argia ikusi zuen burdinazko eskultura eta Zabalaga baserriko beheko solairuan dago ikusgai. Oihartzunak errepikapenaren ideia zuzenean aipatzen du, eta lotura estua du Eduardo Chillidaren lan egiteko moduarekin.

Baina oihartzunen ideia Eduardo Chillidaren lanak beste artista eta pentsalari batzuekin dituen erresonantzietan pentsatzeko gonbita ere bada. Horregatik, edizio honetan artistaren aztarnari buruz hausnartuko da, besteak beste arkitekturan. Elkarguneen bidegurutze, intersekzio eta elkarrizketaren ideiara garamatza. Ideia hori Chillidaren lanarekin zuzenean lotuta dago, eta bertan etengabe agertzen dira musika, poesia edo filosofia bezalako diziplinei buruzko erreferentziak.

Arte munduak esanguratsuak diren hizlari asko izango da eta azken egunera arte matrikulatu daiteke, irailaren 6ra arte ondorengo bideetatik: info@uik.eus, 943 21 95 11 - 629 66 80 44 - 608 75 86 99 eta online uik-en webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!