Erakusketa, bisita gidatua eta historia ikastaroa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 26a, 00:00

Erakusketa etzi irekiko da eta bisita gidatuak presentzialki edo QR sistema bidez egin daitezke.

Hernani Errotzenek erakusketa, bisita gidatuak eta historia ikastaroa antolatu ditu abuztu amaierarako eta irailerako. Erakusketa Hernaniko Biteri kultur etxean izango da ikusgai: abuztuaren 28tik irailaren 15era, goizez (09:00-14:00) eta arratsaldez (16:30-20:00). 

Erakusketa 14 panel edo hormairudiz osatua dago. Internet bidez ere ikus daiteke https://nabarralde.eus/habitaterakusketa/ web orrialdean.

Bisita gidatua egiteko aukera ere eskaintzen du programa honek modu presentzialean edota internetez, QR sistemaren bidez. Bisita gidatuak denak euskeraz eta presentzialak dira. Aurreikusitako egun eta orduak: irailaren 5ean, asteartea, goizeko 10:00etatik 11:30etara; irailaren 7an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara; irailaren 13an, asteazkena, goizeko 10:00etatik 11:30etara.

Aurtengo uztailean egiterik izan ez zen Historia ikastaroa irailean egingo dute: irailaren 11tik 14ra egunero eta euskeraz, 18:30etatik 20:30etara. Izenematea e-mailez egin behar da, izen abizenak jarrita herriaerrotzen@gmail.com helbidean eta irailaren 8ra arte eman daiteke izena. Ikastaroa Biterin izango da. Matrikula eta materialaren ordainketa 20 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!