Barrenetxeak 27 tanto behar ditu gaur finalera zuzenean sailkatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 26a, 00:00

Endika Barrenetxea hernaniarra aurreko partidu batean

Urriza kanporatuaren aurka jokatuko du ligaxkaren azkenengo partiduan, 19:00etan hasita.

Endika Barrenetxeak finalerako sailkapena lortu nahi du gaur arratsaldean, Urrizaren aurka. Hernaniarrak nahikoak ditu 27 tanto helburu hori lortzeko. 27 tanto edo gehiago egiten baditu, zuzenean sartuko litzateke finalera, finalerdia jokatu gabe. Helburua ez da erraza aurkaria egungo txapelduna baitu, Javier Urriza alegia.

Ligaxkaren azkenengo partidua jokatuko dute eta Urrizak ez du aukerarik finalerdietara pasatzeko. Azkenengo postuan geratuko da, nahiz eta gaur garaipena lortu. Lehenengo bi partiduetan 23an geratu zen, Juanenearen eta Ansaren aurka, eta lau puntu ez dira nahikoak izango. Hala ere, txapeldun haundia da eta garaipenarekin esan nahi dio agur Buruz Burukoari. Gainera, Barrenetxearen aurkako partiduak beti dira pizgarriak eta azken urteotan klasikoak bihurtu dira, txapel asko lehiatu baitituzte bi erremontistek.

Barrenetxeak zortzi puntu ditu sailkapenean partidu honen faltan eta aurreko biak irabazi ondoren. Ansak 10 puntu batu ditu hiru partidutan. Bien arteko norgehiagoka Barrenetxeak irabazi zuen, 30-27, eta puntuen arteko berdinketan hernaniarrak lortuko luke sailkatzea. Aurtengo txapelketan izan duten ibilbidea ikusita Barrenetxea da faborito, sasoi betean baitago, baina Urrizak orain arteko arantza atera nahi du.

 

Odei Arregiren azkenengo partidua

Bestetik, Odei Arregi erremontistak bere azken partidua jokatuko du Galarretan. 2021eko azaroan debutatu zuen Oriamendi enpresarekin eta bi urte bete aurretik beste erronka batzuk ditu aurretik. Azkenengo partidua Loitegirekin jokatuko du, Gurrutxagaren eta Zalduaren aurka. 18:00etan hasiko da partidua eta jaialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!