Irailerako ikastaroak, nerabeentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 26a, 00:00

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak hainbat kirol ikastaro eskainiko ditu, irailean zehar, udara gorputza mugituz amaitzeko. Ikastaroak nerabe eta gazteei zuzenduak izango dira. Eskaintza hauek Kaxkardi Elkarteak bideratuko ditu, doakoak dira eta plaza mugatuak dituzte. Izenematea dagoeneko zabalik dago, www.linktr.ee/gaztetu webgunean eta telefonoz 943 33 70 41 zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!