Gaur hasiko da Lizardi Saria eta bihar arituko da 'Tturko' Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 24a, 00:00

Bertsolari Gazteen XLVII. Lizardi Saria gaur hasiko da eta bertan, Iker Ormazabal 'Tturko' ariko da ospe haundiko sari honetan. Bi kanporaketa jokatuko dira gaur eta bihar, Imanol Urbieta Musika Eskolan, 22:00etatik aurrera, eta finala, irailaren 1ean izango da Modelo aretoan 22:00etatik aurrera. Sarrera doan izaten da eta finalerako gonbidapenak egunean bertan banatzen dira, Modeloko txarteldegian, 21:00etatik aurrera. Tturko bihar arituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!