«Pentsioak defendatzen jarraituko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 24a, 00:00

Jubilatuak Gudarien Plazara itzuliko dira irailaren 4an.

Hernaniko pentsiodunak plazara itzuliko dira irailaren 4an, «edozeinek gobernatuta ere».

Oporrak baino lehen iragarri zuten bezala, Hernaniko pentsiodunen kolektiboak irailean mobilizazioei berriro ekiteko erabakia hartu zuen.
«Hernaniko pentsiodunak plazara itzuliko gara irailaren 4an, astelehena, beti bezala 12:00etan. Udazkenean Eusko Jaurlaritza presionatzen jarraituko dugu, pentsiodun batek ere pobreziaren mugan bizitzen jarraitu behar ez dezan, % 8,5eko igoerak ez du benetako KPIa adierazten», dagoeneko hamarretik gora mugitzen baita, aurrez aplikatzen ziren ordainsari konpentsatzaileen galera salatzen dugu, eta aldarrikapen berberak mantenduko ditugu, azkenean Madrilen onartzen den gobernua edozein dela ere».

Pentsiodunak diotenez «edozeinek aginduta ere, pentsioak defendatzen dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!