Pirritx, Porrotx eta Marimotots, irailaren 2an Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 24a, 00:00

Pasa den urtean aurkeztu zuten lehenengo aldiz kolaborazioa.

Hernani Errugbi Elkarteak antolatuta 18:00etan hasiko da 'Urteak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna.

Bigarren urtez Hernani Errugbi Elkarteak antolatuta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldia eskainiko dute irailaren 2an Atsegindegin 18:00etatik aurrera. Aurten Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna eskainiko dute. 

Hernani Errugbi Elkarteak Musika Eskolari hartu zion antolakuntzaren lekukoa pasa den urtean eta diru sarreraz gain bat egiten dute transmititzen dituzten balioekin.

Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna ibilbide baten ospakizuna da. «35 urte beteko ditugu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa. Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarta erraldoia ere… Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!... Eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!». Ikuskizunerako sarrerak katxiporreta.eus webgunean daude salgai. Ikuskizunak 75 minutuko iraupena du. Urteroko zita izaten da Pirritx, Porrotx eta Marimototsentzat Hernanin eta urtero betetzen dute Atsegindegiko plaza. Beraz, sarrerarik gabe ez geratzeko ahalik eta azkarren erosi behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!