Tabernek izena ematea, abuztuaren 31ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 24a, 00:00

Urrian izango da bueltan Hernaniko Bakailu Astea, bere 11garren edizioarekin. Zehazki, hilaren 9tik 20ra bitartean izango da. Eta ekintzen artean, ez du hutsik egingo jende gehien erakartzen duenak: tabernen arteko bakailu pin­txoen lehiaketak. Aurreko urtean bezala, gainera, bi lehiaketa izango dira: batetik, pintxo lehiaketa herrikoia, herritarrek euren botoekin aukeratuta; eta bestetik, pintxo lehiaketa profesionala. Azkeneko horretan, urriaren 5ean das­­tatuko dituzte pintxo guztiak epaimahaikide profesionalek, eta pintxorik onena aukeratuko du­te. Pintxo lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek, aldez aurretik eman behar dute izena. Horretarako epea zabalik dago, abuztuaren 31ra arte: mezua idatzi behar dute merkataritza@hernani.eus helbidera, edo deitu 943 33 70 35 telefono zenbakira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!