Jolas gunea igerilekuan; bihar, 30ean eta 1ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 24a, 00:00

Hernaniko Jolas igerilekuetan jolas gune desberdinak jarri dira inguratzen diren haur eta gazteentzat. Jolas gunea atzo estreinatu zen eta bihar, abuztuaren 30ean eta irailaren 1ean ere izango dira jolas guneak. Ohe elastikoak, slickline, boleia, badmintona, koltxonetak uretan... egongo dira eta bertan begiraleak izango dira jolasak dinamizatzen. 11:00etatik 14:00etara jarriko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!