Nerabe eta gazteentzako, uda amaitzeko eskaintza freskagarria

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 23a, 00:00

Udaleko Haur eta Gazteria Arloak piragua, eskalada eta bizikleta ikastaroak eskainiko ditu irailean, udara gorputza mugituz amaitzeko.

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak hainbat ikastaro eskainiko ditu, irailean zehar, udara gorputza mugituz amaitzeko. Ikastaroak nerabe eta gazteei zuzenduak izango dira. Eskaintza hauek Kaxkardi Elkarteak bideratuko ditu, doakoak dira eta plaza mugatuak dituzte. Izenematea dagoeneko zabalik dago, online: www.linktr.ee/gaztetu webgunean eta telefonoz 943 33 70 41 zenbakian.

Ikastaro hauek, nerabeentzat (12-17 urte) eta gazteentzat (18-30 urte) izango dira. Nerabeek, abentura atalean, bi piragua saio eta bi eskalada saio izango dituzte, irailaren 4tik 8ra, 16:00etatik 17:30etara. Mendiko bizikleta ikastaroa ere antolatuko da nerabeentzat irailaren 11tik irailaren 14ra, 16:00etatik 18:00etara.  
Gazteentzat abentura antolatu dute, hau da bi piragua eta bi eskalada saio, irailaren 4tik 8ra, 17:30etatik 19:00etara. 

 
Ikastaro hauetan plazak mugatuak dira

Ikastaro horiek plaza mugatuak dituzte. Izenemate kopurua plazak baino altuagoa bada, zozketa egingo da eta emailez adieraziko da emaitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!