Mahai jokoak eta bingoa, gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 23a, 00:00

65 urtetik gorako pertsonek, abuztuko ekintzekin jarraituko dute gaur. Abuztuko bigarren saioan mahai jokoak eta bingoa izango dituzte. Bertan, gehiago sozializatzeko aukera izango dute adinekoek. Azkenik, gaur zortzi, abuztuaren 30ean egingo dute itxiera saioa. Saio guztiak asteazkenetan izango dira, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!