Juaneneak jokatu egingo du bihar, Ansaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 23a, 00:00

Aritz Juaneneak Oriamendiko arduradunei jakinarazi dienez, «%99an jokatzeko nago». Hori ikusita, enpresak biharko programatu du Galarretan Ansa II.aren aurka jokatuko duen Buruz Burukoaren ligaxkako partidua, eta txosten medikua eskatu dio lesiorik ez duela eta gai dela egiaztatzeko. Bestela, ezin izango da kantxaratu. Era berean, Oriamendik Juaneneari jakinarazi dio «Ansaren aurkako norgehiagoka amaitzen ez badu, Buruz Burukotik kanpo geratuko dela automatikoki», ligaxka bigarren edo hirugarren amaitu eta irailaren 2ko finalerdietarako sailkapena lortu ala ez. Oriamendiko zuzendaritzaren ustez, «lesioagatik jarraian bi aldiz erretiratzeak, programazioetatik aldentzera bultzatzen gaitu, logikagatik eta pelotazalearekiko errespetuagatik». Aritz Juaneneak 17 tanto eginez gero, Urriza kanporatuko luke txapelketatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!