Euskal Herri osoko 50 entrenatzaile inguru, Jordi Riberaren hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 21a, 00:00

Jordi Ribera Espainiako selekzioko hautatzailea, larunbatean Biterin.

Espainiako hautatzaileak Biterin azaldu zituen selekzioaren partiduak prestatzean egiten duen azterketa sakonaren nondik norakoak.

Eskubaloi entrenatzaileen puntako topaleku izan zen Hernaniko Biteri kultur etxea, joan den larunbatean. Izan ere, hitzaldia eskaini zuen bertan Jordi Riberak, gizonezkoen Espainiako selekzioaren hautatzaileak. Haren sekretuak ezagutzera gerturatu ziren Euskal Herri osoko 50 entrenatzaile inguru.

Riberak aditzera eman zitu­en selekzioaren partiduak prestatzeko garaian egin ohi duen az­­terketa sakonaren nondik no­ra­koak, honako atal guztiak lan­duz: taldeko jokalarien ezaugarriak, jokatu duten denbora, estrategia ezberdinak kontrako taldearen jokatzeko eraren arabera, estrategia mota bakoitzak aurreko partiduetan eman izan dizkien emaitzak...

Galderak egiteko aukera ere izan zuten bertaratuek, eta gustura atera ziren aretotik, Riberaren hitzaldia bukatutakoan.

Hernaniko Eskubaloi Talde­ak antolatu zuen hitzaldia, eta jasotako erantzunaren «oso balorazio positiboa» egin du. Hori horrela, hurrengo ekintza ere ha­si dira antolatzen dagoeneko, jakinarazi dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!