Finalera sailkatzeko pauso haundia eman du Endika Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 21a, 00:00

10eko txapelketa jokatu du Endika Barrenetxea hernaniarrak orain arte.

Hernaniarra 26-17 irabazten ari zela, min hartu zuen Aritz Juaneneak. Urrizaren kontra 27 tanto lortuz gero, finalean izango da Barrenetxea.

Oso sendo jarraitzen du Endika Barrenetxea hernaniarrak, Bu­ruz Buruko Txapelketan; eta pauso haundia eman zuen larunbatean, zuzenean finalera sail­katzeko: Aritz Juaneneari 26-17 irabazten ari zela, min hartuta partidua utzi behar izan zuen saldiastarrak. Hortaz, 30-17 irabazita, ligaxkaren sailkapeneko buru da hernaniarra, 8 punturekin. Hori horrela, nahikoa du azkeneko jardunaldian bi puntu lortzea: Javier Urrizari 27 tanto egitea, alegia.

Nagusi izan zen Barrenetxea, hasieran bereziki: sakea baliatuz jaun eta jabe izan zen, eta 10-1 egin zuen ihes. Sakeari atzetik erantzunda aurkitu zuen soluzioa Juaneneak, eta berdindu egin zen partidua pixkanaka, 17-13 jartzeraino. Baina berriro egin zuen ihes hernaniarrak (21-13 eta 25-16). Orduan, errestotik tan­to bat lortu zuen saldiastarrak, baina tiroia nabaritu zuen izterrean, eta hurrengo tantoan utzi behar izan zuen partidua.

Juanenearen lesioak ateak ire­ki dizkio Urrizari, txapelketan aurrera egiteko. Saldiastarrak Ansaren kontra jokatzerik ez balu, puntu bat galduko luke; eta Urriza semifinaletara sailkatuko litzateke irabaziz gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!