Josetxo Oyarzabal hernaniarra hil da, Realeko futbolari ohia

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 19a, 08:21

Josetxo Oyarzabal Erro hernaniarra hil zen atzo, 72 urterekin. Real Sociedad futbol taldeko jokalaria izan zen Oyarzabal, hiru denboralditan, 1971tik 1974ra. 1971ko irailaren 5ean egin zuen debuta, Bartzelonaren kontra; eta 85 partidu jokatu zituen talde txuri-urdinarekin, baita lau gol sartu ere. Oyarzabalen azkeneko denboraldian, Reala bere historian aurrenekoz sailkatu zen Europako lehiaketa bat jokatzeko, ligan laugarren bukatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!