Zita bikoitza 'Maialen'ek asteburu honetan, Zarautzen eta Bilbon

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 19a, 08:17

Estropada bat ez, bi izango ditu Hernaniko Maialen traineruak, asteburu honetan, ETE Ligan. Zarautzen jokatuko du aurrenekoa gaur, goizeko 11:15etan hasita. Lau traineruko bi txandatan ariko dira, eta Astillero, Ondarroa eta Portugaleterekin ariko da Hernani, aurrenekoan. Bihar, berriz, bakarkako erlojupeko proba izango dute Bilbon, arratsaldeko 17:00etan hasita. Nerbioi ibaian jokatuko da estropada, Deustuko zubiaren eta udaletxeko zubiaren artean, gutxi gorabehera. Zazpigarren dago Hernani ETE Ligako sailkapen nagusian, 23 punturekin; eta urruti xamar dauka Ondarroa seigarrena (30 puntu). Dena den, azkeneko hiru estropadetatik bitan lortu du traineru bizkaitarra gainditzea, seigarren postua eskuratuta. Horretan saiatuko dira gaur eta bihar ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!