Doako hitzaldia bihar Biterin, Jordi Ribera Espainiako hautatzaileak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 18a, 00:00

Jordi Ribera izango da hizlari Biterin.

Saio berezia antolatu du Hernaniko Eskubaloi Taldeak, goizeko 11:30etan hasita. Doakoa da, baina izena eman behar da: 'labur.eus/ITLeY'.

Oso hitzaldi berezia antolatu du Hernaniko Eskubaloi Taldeak, bihar goizerako, Biteri kultur etxean: Jordi Ribera egongo da bertan, gizonezkoen Espainiako selekzioaren hautatzailea; eta Partiduaren noranzkoa: B plana izeneko hitzaldia eskainiko du, 11:30etan hasita. Doakoa izango da saioa, baina izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako, formularioa bete behar da, helbide honetan: labur.eus/ITLeY

Eskubaloi entrenatzaile gisa 39 urte daramazki Riberak. Bost talde eta hiru selekzio zuzendu ditu, eta duela zazpi urtetik da Espainiako hautatzaile.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!