Urriza eta Ansa aurrez aurre gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 17a, 00:00

Urriza, aurreko partidu batean.

16:30etan jokatuko dute Buruz Burukoaren ligaxkako bigarren partidua. Ia hil ala bizikoa da Urrizarentzat.

Oso partidu garrantzitsua jokatuko dute Imanol Ansa urnietarrak eta Javier Urriza iruindarrak, gaur arratsaldeko 16:30etan, Galarretan. Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako bigarrena izango dute, eta garaipena behar dute biek, aurreneko jardunaldian porrota jaso ondoren. Ia hil ala bizikoa da, bereziki, Urrizaren kasuan: 23-30 galdu zuen Aritz Juanenearekin, eta punturik gabe dago sailkapenean. Ansak, berriz, bi puntu dauzka, Endika Barrenetxea hernaniarrarekin 27-30 galdu ondoren.

Hain juxtu, etzi jokatuko dute beraien bigarren partidua bi irabazleek, larunbatean 18:00etan. Ligaxkako aurreneko postua izango dute jokoan haiek, finalera pase zuzena lortzeko. Irabazten duenak, pauso haundia emango du horretarako, azkeneko jardunaldiaren faltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!