Zoruaren mantentze lanak Kaxkoan abuztuaren 16an hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 13a, 00:00

Datorren abuztuaren 16an, 17an eta 18an Kaxkoko zoruaren mantentze lanetan hasiko da Udala. Kale Nagusiaren hasieran izango dira lanak, hori dela eta Zinkoeneatik ezingo da Kale Nagusira sartu. Atzieta kalea erabiltzea gomendatzen da eremu hau 24 orduz itxita egongo baita abuztuaren 20ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!