Hernanik ez du 7garren postua hobetzerik izan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 13a, 00:00

'Maialen' traineruak zazpigarren postua errepikatu zuen.

Pasaiako banderan ez du aurreko asteko seigarren postua berdindu eta Ondarrurengandik zazpi segundura geratu da.

Hernanik esperantza haundiak zituen atzoko estropadan, baina gauzak ez ziren irten nahi bezala. Maialen traineruko neskak zazpigarren sailkatu ziren Pasaiako Banderan. Portugaleteko ontzia bakarrik utzi zuten atzean eta Ondarru, seigarren sailkatua, zazpi segundu aurretik geratu zen.

Erlojuz kontrako estropada zen eta bi luze egin behar izan zituzten ETE Ligako zortzi traineruek. Estropadaren erdia itsaso zabalean zen eta beste erdia Pasaiako badiaren barruan.

Lehenengo ziabogan, Ondarruren aldea lau segundukoa zen eta atzetik zetozen traineru denek hobeto zituzten denborak aldearekin. Itzulerakoan ez ziren gauzak asko aldatu eta bere horretan geratu ziren.

Beste behin Kaikuk irabazi zuen estropada eta salkapenean Zumaiarekiko aldea bi puntutan zabaldu du eta orain bosteko aldea dago. Hernani zazpigarrena da 23 punturekin, Ondarrurengandik zazpi puntura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!