'Maialen' traineruak, Pasaian estropada

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 12a, 00:00

Pasaian entrenatzen du Hernanik eta beraz ezaguna du eremua.

ETE Ligako estropada 11:30etan hasiko da erlojuz kontra eta Hernaniko trainerua bigarren irtengo da.

Hernaniko traineruak estropada berri bat izango du gaur, 11:30etatik aurrera, Pasaiako badian. ETE eta KAE Ligako estropadak jokatuko dira eta lehendabizikoak arraun egiten ETE Ligako neskak izango dira. 

Erlojuz kontrako estropada izango da eta ontziak banan-banan aterako dira bi luze, ziaboga batekin, osatu arte. Pasai San Pedro eta Pasai Donibane batzen dituen ontzia irteten den lekutik emango da hasiera eta itsasoruntz irtengo dira. Itsasoan emango dute ziaboga eta helmuga irteera lekuaren bertan izango da. 

Maialen trainerua bigarren irtengo da, Portugaleteren atzetik eta Ondarruren aurretik, eta helburua bi ontzi baino gehiagori irabaztea izango da.

ETE Ligako estropada amaituta KAE 1 eta KAE 2 Ligako ontzien txanda izango da. 12:00etan eta 13:00etan hasiko dira. Beraz, arrauna gustoko dutenentzat zita ederra dute Pasaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!