Maite Larburu Vic-en, irailaren 14an

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 12a, 00:00

Maite Larburu.

L' Atlántidako Sala 3 aretoan iluntzeko 20:30ean lau euroko prezioan eskainiko du emanaldia.

Maite Larburu musikari hernaniarrak Mercat de Música Viva de Vicen 35. edizioko programazio ofizialean izango dira irailaren 14a Basque. Music Plataformaren eskutik. Larbururen emanaldia L' Atlántidako Sala 3 aretoan iluntzeko 20:30ean (lau euroko prezioan).

Maite Larburuk Europa erdialdeko antzinako musika generoko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Larburu oso musikari polifazetikoa da, izan ere, biolinaz gain, gitarra jotzen du eta abeslaria da ere. Neighbor taldearekin bi disko plazaratu ondoren, bakarkako bideari ekin zion 2020an. Carlos Taroncher klarinete jotzailearekin eta Karlos Arancegui bateria-jotzailearekin batera, Krak (Zart, 2021) diskoa aurkeztuko dute zuzenean.

 

35garren edizioa irailaren 13tik 16era

MMVVeko 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra izango da. Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz. Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!