Iker Aduriz hernaniarra fitxatu du Burgosek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 9a, 00:00

Azken urteetan Iparraldean jokatu du aurrelari hernaniarrak eta Donibane Lohitzunen jokatu zuen azken denboraldian.

Iker Aduriz hernaniarrak Recoletos Burgos taldean jokatuko du datorren denboraldian. Lehenengo lerroko jokalariak 22 urte ditu eta azken urteetan Iparraldean izan da jokatzen. Azken denboraldian Donibane Lohitzunen aritu da, 1,87 metro neurtzen du eta 120 kiloko pisua du. Espainiako selekzioak formazio mailan lortutako arrakastetan protagonista izan da. 

Burgos, pasa den denboraldian, azpitxapeldun izan zen Errege Kopan eta Ligan. VRAC Quesosen atzetik amaitu zuen. Orain azken saltotxoa eman nahi dute eta tituluren bat lortu. Bide horretan sinatu dute aurrelari hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!