Irulegira bisita gidatua egin zuen hernaniar talde batek eta irailaren 9an berriz egingo da

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 9a, 00:00

Bertaratu ziren hernaniarrek talde argazkia atera zuten.

Irulegira bisita egin zuten pasa den larunbatean Hernaniko zenbait herritarrek, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Arkeologoek bisita gidatua egin zuten bertatik, Irulegiko ingurua ezagutarazteko helburuarekin. Bertan Burdin Aroko herrixka eta eskuaren etxea erakutsi zuten arkeologoak lanean zeuden bitartean.

Gainera, XV. mendeko nafar gaztelua bisitatzeko aukera ere izan zuten. Irailean ere aukera izango da bisita gidatu hau egiteko, hasiera batean irailaren 2an jarri zuten eguna, baina astebete atzeratu dute. Beraz, irailaren 9an izango da bigarren bisita gidatua. Bisitara joateko sarrerak Biterin daude salgai, 5 euroan, eta lortzen den etekina arkeologo gazteen ikerketak sustatzeko erabiliko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!