65 urtetik gorakoentzako jarduerak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 9a, 00:00

'Hernani ezagutu' dinamikaren barruan, abuztuaren 16an egingo dute bisita gidatua, eta Hernaniko barrunbeak ezagutzeko aukera izango dute 65 urtetik gorako pertsonek. 10:00etan elkartuko dira Atsegindegin. Egun horretan bertan eman beharko da izena gainontzeko ekintzetarako, plaza mugatuak baitira. Abuztuaren 23an izango da bigarren saioa, mahai jokoekin eta bingoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!