Irailaren 23an Errebeldeak Fest Kirol Rock jaialdi inklusiboa berriz antolatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 9a, 00:00

Tilosetan, bigarren urtez, pala egokituko txapelketa jokatuko da Errebeldeak Fest jaialdiaren barruan.

Bigarren edizioa izango da eta egun guztian zehar izango dira kirol egokituko jardunaldiak eta amaitzeko, rock kontzertuak.

Irailaren 23an, Hernanin, Errebeldeak Fest Kirol Rock jaialdi inklusiboaren bigarren edizioa antolatuko dute. Espainiar Estatuan, aurrera eraman zen mota honetako lehenengo jaialdia izan zen pasa den urtean eta aurten esperientzia berriz ere errepikatuko da. Ekitaldi honekin, Hernanik irisgarritasunarekin eta inklusioarekin duen konpromezua erakusten du. 

Irabazi asmorik gabeko Dame TVision kultur elkarteak antolatzen du aurten ere. 2014az geroztik Ibon Casas da elkartearen burua eta ideia argi batekin sortu zen, konpromezu soziala sortzea eta jendeak kalean ondo pasatzea. «Herritarrak, eta bereziki, edozein desgaitasun duten pertsonak animatzea kirol-jarduera egokitu eta inklusiboez betetako jardunaldi dibertigarri batean parte-hartzen, rock kontzertu haundi batean amaituko dena» da helburu nagusia.

Kirolaren eta rockaren bidez, jendea dibertitzera dago bideratua jaialdia. Honelako ekitaldi bat bakarra da, desgaitasuna duten pertsonen irudia normalizatzeko eta mundu eskuragarriago baterantz joatekoa.

 

Kiroldegian eta Tilosetan, kirol jarduerak; eta rock jaialdia, Atsegindegin

Jaialdian kirol-jarduera egokitu eta integratzaileak izango dira protagonista. Batez ere, familiei daude bideratuta eta umeen sentsibilizazioa nahi da lortu, irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan bideratutako jarduerak eta jolasak antolatuz kiroldegian eta Tilosetan.

Hernaniko kiroldegian 3x3 egokitutako saskibaloi txapelketa iragarri da. 3x3 egokitutako saskibaloi txapelketan desgaitasun intelektuala duten pertsonek parte hartuko dute. 

Tilosetan Errebeldeak Pala sari egokitua jokatuko da.

Kiroldegian ere, futbol egokituaren Errebeldeak txapelketa jokatuko da. Real Sociedad eta Athletic Club Fundazioaren arteko lehia izango da. Bi taldeek estatu mailako Genuine Ligan jokatzen dute. Futbol erakustaldia gurpil-aulkian ere izango da. 

Eguneko programaren ostean, gaua rock and rollez jantziko da Errebeldeak Blind Rock Festival 2023rekin, Atsegindegin. Mochila 21, El Quinto Contenedor eta zehazteke dagoen hirugarren talde baten kontzertua entzungo da. Mochila 21 Nafarroako taldea da eta down sindromea duten pertsonez osatua dago. Azken urteetan erreferente bilakatu dira. El Quinto Contenedor heavy metaleko Hernaniko talde bat da eta euskeraz abesten dute. Kontzertuak 20:30etan hasiko dira.

 

EGITARAUA

HERNANI

IRAILAK 23, LARUNBATA

09:30-12:00 3x3 egokitutako saskibaloi txapelketa. Gurpil-aulkian-ezintasun fisikoan modalitate inklusiboa eta oin-ezintasun intelektualean modalitate inklusiboa. Kiroldegian.

12:00-14:30 Errebeldeak saria TXAPELKETA, Pala egokitua. Gurpil-aulkian-ezintasun fisikoan modalitate inklusiboa eta oin-ezintasun intelektualean modalitate inklusiboa. Tilosetan.

16:00-19:00 Errebeldeak futbol egokitua I. saria TXAPELKETA. Reala Athleticen aurka. (Modalitate inklusiboa). Futbol-erakustaldia gurpil-aulkian (modalitate inklusiboa). Kiroldegian.

20:30-02:00 Rock kontzertu inklusiboa: Errebeldeak Blind Rock Festival 2023 (Atsegindegi)

20:30 Motxila 21

22:00 Zehazteke dagoen musika taldea.

00:30 El Quinto Contenedor.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!