Xabier Salaberria azpitxapeldun, Lizarran

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 8a, 00:00

Zalakain eta Salaberria azpitxapeldunen sariekin.

Zalakainekin batera (Oiarpe), ezin izan dute finala irabazi Otxoa eta Erleren (Lapke) aurka 18-13 galdu eta gero.

Xabier Salaberria pelotari hernaniarrak, Zalakainekin batera (Oiarpe), ezin izan zuten Lizarran jokatu zen txapelketa irabazi. Finala 18-13 galdu zuten Otxoa eta Erleren (Lapke) aurka.

Hasieran hautsi zen partidua izan zen, Otxoa eta Erle 10-2 aurreratu ziren, jokoa atzera kargatuz, Zalakaini bere lekua bilatzen kosta egin zitzaion, baina Oiartzungo atzelaria bere mailan jokatzen hasi zenean, partidua berdindu egin zen. Xabier Salaberriak jokoan gehiago sartzeko aukera izan zuen eta ondo errematatu zuen, tanto onak lortuz. Hala ere, ez zen nahikoa izan finala irabazteko, Lapkeko bikoteak oso ondo administratzen jakin zuen partiduaren lehen erdian lortutako abantaila. 

C.D.Hernaniko pelotariek denboraldi honetan jokatzen duten 26garren finala da hau eta Salaberria aurrelari hernaniarraren bigarren finala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!